XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nai bai, bañan nik ez daukat dirurik.

Zertarako? Ekatzu zuk antzarra, eta nik nere auntza zuri emango, eta kitto!.

Beste jardunik gabe, salosketa egiña gelditu zan.

Eta gure gizona, antzarra besoan, tapa-tapa, etxera bidean jarri zan.

Pozik zijoan benetan, eta etxera sartu orduko, onela esan zion bere andreari: - Begira, andratxo, oraintxe bai asmatu degula.

Antzar onek antzartxoak aterako dizkigu, eta gero luma ederrak izango.

Auxe bai truke ona atera zaigula!.

Esku ta zankoak zabaldu eta ia ia dantzan ere asi zan, bere pozari eutsi eziñik.

Bera bezelaxe, emaztea ere biziro poztu zan; izan ere, ez zuan euki aspaldi antzarrik bere estalpean.

Ala ere, aien zorionak ez zuan iraun luzaro.

Egazti ura bakarrik arkitzen nunbait, estalpe artan, eta zearo goibeldu zan, eta jakiña!, bere leengo etxerako itzul-miñaz edo..., eten gabeko karranka zaratatsuari eman zion, eta ez ixiltzen.

- Baña... ez digula une bateko pakerik emango txatxu orrek! - zion asarre baserritarrak.

Alditxo baten pentsatzen egon zan, baiña, bai laster artu ere erabakia.

Orain ere, trukatzea izango da onena - esan zion Butzel`ek bere buruari -.

Beste zer egin nezake orrelako antzar zaratatsuaz?.

Senar-emazteak alkarrekin jardun luzerik egiteke, artu Butzel`ek antzarra, eta an joan zan berriz ere azokara.

Iritxi bezin laster, an ikusi zuan gizon bat, oillar bat saldu naian.

Alderatu gure baserritarra eta asten zaio: - Aizu, gizon, nai al zenduke zure oillarra nere antzar onen truke ematea.

Begira zein antzartxo ederra!.

- Zergatik ez? - erantzun arek -, bañan nik ez daukat dirurik aldea ordaintzeko.

- Ortaz ez dizut nik ezertxo ere aipatu.

Truka ditzagun eta kitto!.

Orrela egin zuten.

Bereala, Butzel, oillarra besopean artu eta etxera joan zan, umore onean.

Eldu bezin laster.

- Begira, andre - esan zion emazteari -, oraingo ontan zein tratu ona egin dedan.

Emendik aurrera, ez gaitu ezetariko antzarrek gogai-araziko.

Gañera, etxean ordularirik ez daukagunez, oillar onek ederki adieraziko digu, jaikitzeko ordua noiz dan.

Aurrerantzian, ez didazu erritarik emango, beti berandu jaikitzen naizela-ta.